XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1837 garrengo uztaillaren 29 ko lege batek, amarrenak kendu zitun, paperean beintzat.

Lege onen betetzea oso pixkanaka lortu bai zan, beste arlo askotan bezela.

Larramendiri irakurtzean, gaiñetik eta axalez, amarrenak direla ta gogoratu dira eriotzak berarekin dakarzkin elizkizunak:

Orain, Tolosako oitura bat bururatzen zait: Bost festa izenarekin ezagutuak ziren Berpizte eta Maiatzeko Bazkoak, Abuztuko Amabirjin, Santu Guztiak eta Eguberri egunak.

Eguberri eguneko oparia edo ofrendatik eres-maixuak, koruko tenoreak, abots-lodidunak eta sakristauak, launa ogi artzen zituzten, eta beste aipatutako festetan, erdiarekin gelditzen, biña ogikin.

Elizeko xaguek, elizetik jan bear dutela.

Beste erri batzuetan, berriz, bost festa izeneko auek aldatu egiten ziren, zerbait beintzat.

Adibidez, Berastegin, San Martin (eliz-parrokiko patroia) sartzen zuten bosteko ontan, Jasokundearen ordez.

Seroratzaz luzaro mintzatzen zaigu gure Larramendi, beste idazle ta ikerlari batzuen antzera: Henao, Webster, Arin Dorronsoro eta abar.